LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

NEKAZAL LANABESAK GORDETZEKO TXABOLEN ERAIKUNTZA

 

I ERASKINA
 
NEKAZAL LANABESAK GORDETZEKO TXABOLEN ERAIKUNTZA
 
 
1go artikulua.- Kontzeptua.
 
Txabolatzat jotzen da nekazal lanetarako behin-behineko osagarri izaerako eraikuntza txikia, lanabes eta nekazal tresneria jasotzeko erabiltzen dena, 15 m2 baino gehiago izango ez duen azalera erabilgarriarekin.
 
2. artikulua.- Erabilera.
 
Txabolak, lanabesak eta nekazal tresneria gordetzeko erabiliko dira soilik, eta espresuki debekatuko da sukalde, komuna eta etxebizitzei dagozkien beste batzuk instalatzea eta edozein objektu bildu edo animaliak gordetzea.
 
3. artikulua.- Gutxieneko lur-zatia.
Lur-zatiaren gutxieneko azalera 150 m2koa izango da, tamaina edozein dela ere bi lur-zati unitate jartzeko aukera emango delarik, ezarritako parametroak betetzearen kaltetan izan gabe.
 
4. artikulua.- Gutxieneko tarteak.
 
a)       Mugakideekiko tartea 3m.koa izango da gutxienez.
b)      Bideekiko tartea 5 m.koa izango da gutxienez.
c)       Errepideekiko tartea Errepideen Erregelamenduak arautzen du.
d)      Beste edifikazio batzurekiko tartea 20 m.koa izango da gutxienez.
 
5. artikulua.- Eraikitzeko baldintzak.
 
a)       Teilategalaren gehienezko altuera 2,5 m.
b)      Gehienezko altuera 3m. Lursaileko ezein puntu eta estalkiaren kanporaldeago dagoen elementuaren artean.
c)       Teitegalaren gehineko zabalera: 0,35 m.
d)      Oin karratu edo errektangeluarra bi isurialdetako estalkiarekin, gehienez ere %35eko aldaparekin.
Eustormei erantsita eraiki beharreko edifikazioetan, oin errektangeluarra: alde handia hormarekiko paraleloa, eta aldapa hormarekiko perpendikularra.
e)      Fatxadetako materiala: Harlandua edo talotxaturiko raseoa zuriz pintatua, azta-erdiko adreiluzko pareta edo hormigoizko blokearen gainean.
f)        Estalkiaren materiala: Kolore gorriko zeramikazko teila arabiar kurboa.
g)      Kanpoaldeko zurajea: Kolore naturalean bernizaturiko zura edo kolore ilunetako pintura.
h)      Babes burdinesiak metalezkoak eta kolore beltzez margotuak izango dira.
 
6. artikulua.- Landaketak.
 
Edozein espezie autoktonotako lau zuhaitz landatzeko derrigortasuna (fatxada bakoitzeko bat). Landaketa edifikazioaren inguruan burutuko da, ikusmenezko eragina murriztearren.
 
7. artikulua.- Azalera 5 m2 baino gutxiago duten txabolak eraikitzeko, fatxadako materiala egurra izatea onartuko da, beti ere kolore naturalez bernizatuta egon beharko delarik eta 5. artikuluan xedatutako gainontzeko baldintzak mantenduz.