LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ESKORIATZAN KOLONEKO KIRURGIA ETA PREBENTZIOARI BURUZKO HITZALDIA

   

 “Koloneko kirurgia eta prebentzioa”
DEBAGOIENEKO Erakunde Sanitario Integratuaren Osasun Ikasgela
 
Izaskun Markinez, Debagoieneko Ospitaleko zirujauak Osasun Ikasgela berri bat emango du datorren abenduaren 11. Koloneko kirurgiaren gaia landuko du eta, horri oso lotuta, koloneko minbizia goiz detektatzeko programari eta duen garrantziari buruz ere hitz egingo du
 
Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua aurrera doa Osasun Ikasgelen programarekin, interes orokorreko gaiak landuz. Datorren asteko asteartean egingo da hurrengo hitzaldia Eskoriatzako Ibarraundi museoan. Izaskun Markinez zirujauak hurrengo gaiak landuko ditu:
·         Zer den koloneko kirurgia.
·         Kirurgia behar dezaketen patologiak.
·         Koloneko minbizia goiz detektatzeko programa eta prebentzioa.
·         Minbizia eta kirurgia.
·         Aholkuak.
 

ESKORIATZA
 
2012ko abenduaren 11, asteartea
19:00etan
Ibarraundi museoa