LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
disminuir fuente ampliar fuente

AGUR ETA OHORE, OTSOA

 2023ko Otsailaren 22a, asteazkena.

 

Egun grisa gaurkoa, gure alkate den Eugenio Otsoa Ugalderi, agur esateko eguna.

 

Herritarron artean oso maitatua izan da gure OTSOA,

Irribar eta umorez herria zaindu duen OTSOA,

Norbanako bakoitzaren zutarri izan den OTSOA,

HERRIA ETA FAMILIA EGIN DUEN OTSOA.

 

 

Aretxabaletako beilatokian hartuko ditu familiak Otsoa agurtu gura dutenak gaur eguaztena, 18:30etik 20:30era, eta bihar, eguena, 10:00etatik 13:00etara.

 

Bihar (eguena), hain zuzen ere, Gatzagan egingo dizkiogu agur ekitaldiak: 16:30ean, Udaletxean.

Gatzagara bertaratzeko autobusak joan-etorrian egongo dira Gure ametsatik eta Eskoriatzako Aingeru guarda autobus geltokitik. 15:30etan hasita, 20:00ak arte. (**Bertaratzea denboraz egitea eskatzen da).

 

Elburgoko lagunek eta Arrasateko otxoteak kantak eskainiko dituzte, 16:30ak bueltan, eta bertsoak ere izango dira Jose Ramon Beitiaren eskutik. Aurreskua ere dantzatuko da, eta ondoren, alkate soinuarekin elizara bidea hartuko dute. San Millan parrokian egingo dute haren aldeko elizkizuna, 17:30ean.

 

 

Udal taldea.