LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

IBILGAILUEN TASA ORDAINTZEKO EPEA ZABALIK (2023)

2023eko TRAKZIO MEKANIKOKO IBILIGAILUEN GAINEKO ZERGAREN ORDAINKETA EPEA ZABALIK

2023ko martxoaren 16aan Alkatetzaren Dekretuz 2023. urteko Trakzio Mekanikoko ibilgailuen gaineko Zergaren errolda onartu da eta Kontuhartzailetzan erakusgai egongo da 30 eguneko epean.

Epe horretan, errolda horren aurka errekurtsoak eta alegazioak tartejarri ahal izango dira.

 

Halaber, ordaintzeko borondatezko epealdia 2023/03/21 hasiko da eta 2023/05/22 bukatuko da.

 

Ordaintzeko lekuak eta moduak:

 

*Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira

 

*Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidearen bitartez ordaindu ahal izango dira.

 

Borondatezko ordainketa epea amaitzean, ordainketa exekutiboari ekingo zaio, gainkarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituz.