LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

SORAN ETXEA

Soran etxea, Leintz Gatzagan XVI. mendean eraikitako jauregia dugu.

Gaur egun bere ezaugarri apartak mantenduz erabat berritua aurki dezakezu, egungo erosotasun eta aurrerapen guztiak, antzinako dotoreziaz uztartuz.

10 logela ditu: bainu, telefono, wi-fi, telebista, musika, mini-barra, eta seguritate kutxa aukeran. Hauetako logela bat, elbarrituei egokitua.

Hotela igogailuz, harrera eta arropa garbitzeko zerbitzuaz hornituta dago eta honez gain, enpresa edo batzarretarako gela berezia ere badu, 30 lagunentzako egokitua.

www.soranetxea.com