LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com

Baseliza


ZURTITZAKO SAN MARTIN
Goierri auzoko antzinako parrokia dugu. 1331n, hiribildua sortu zenean, San Millango parrokiaren menpe geratu zen, gainontzeko auzoetako parrokiak legez. Aspaldiko ponte edo bataiarria oraindik hantxe dugu.


IŅURRIETAKO SAN JOAN BATAIATZAILEAREN MONASTEGIA
Arabako eta Gipuzkoako probintziak banatzen dituen mugarritik gertu zegoen. 1383ko ekainaren 23an monastegitik gertu, Landa eta Gatzaga herrien artean hitzarmen bat sinatu zen Iņurrietako ganaduendako larrea zela-eta.
Monastegi moduan ezagutzen badugu ere, parrokia izan zen beti; eta esan beharra dago bertan ez zela monjerik bizi izan.


SAN JOAN EBANJELARIA
Etxaustegin zegoen, baina ez dakigu zehazki non. Litekeena da, gaur egun Sanjuanzar baserria dagoen lekuan egon izana.


SANTI KURTZ
Baseliza hau Gatzagaingo punturik gorenenan zegoen, Venta Fria baserriaren ondoan.
Baseliza honen inguruan badago kontu bitxi bat: hegoaldeko hegaleko urak Zadorra eta Ebrotik zehar Mediterraneorako bidea egiten zuten; iparraldeko hegalekoak, berriz, Debatik zehar Kantauriar itsasora iristen ziren.


SANTIAGO NAGUSIA
Baseliza hau Anguta mendatearen babespean aurkitzen zen, Compostelarako erromes bidean.


SANTA ENGRAZIA
Dorletatik Aitzorrotzera bide zaharraren ondoan zegoen.


SANTA KOLUNBA
Gaur egun Dorletako zubi ondoan badago ere, badakigu antzina dorlen atzean egon zela. Edozein modutan ere ez dakigu noiz aldatu zuten lekuz.