Leintz Gatzaga

 
 
Egunon. Igandea, 2019ko azaroaren 17a
IRAGARKIA

   

IRAGARKIA


   

Leintz Gatzagako Udalak 2008ko uztailaren 22an ospatutako batzarraldian, Gaztainuzketako apartamento turistikoen konplexua hustiatzeko prozedura ireki bidezko kontratazioa arautzen duen baldintza ekonomiko-administratibo eta teknikoen plegua onartu zuen. Bai eta, aipatu pleguak 8 egunetako apean jendaurrera erakusgai ateratzea, beraren aurka egoki iristen diren erreklamazioak aurkeztu al izan daitezen.


   

Aldi berean lehiaketa iragartzen da, nahiz eta Baldintza Pleguen aurka erreklamazioak aurkeztuz gero, ebazpena eman bitartean atzeratuta geldituko litzatekeen, ondoren beronen eguna eta ordua iragarriko litzateke.


   

1. Erakunde esleitzailea.

 

a) Erakundea: Leintz Gatzagako Udala

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ogasuna eta Ondarea.


   

2. Kontratuaren xedea.

 

a) Xedearen deskripzioa: Gaztainuzketako apartamento turistikoen konplexuaren hustiapena.

b) Legua: Leintz-Gatzaga

c) Epea: 4 urte, gehienez ere 20 urte bitarteko 4 urtekako


   

3. Izapideak, jardunbidea eta esleipetzeko modua

 

a) Izapidea: Ohikoa

b) Jardunbidea: Irekia

c) Modua: Lehiaketa


   

4. Bermeak.

 

- Behin behinekoa: 1.790 €

- Behin betikoa: 7.000 €


   

5. Kanona. Lizitazio tipoa

 

Emakidadunak kanon kontzeptupean Udalari ordainduko dio:

 

Haiserako kanona: 76.000 €-ko kopuru fijoa 2010eko apirilaren 1etik aurrerako hileroko kanona, adjudikatariak eskeinitako kopuruagatik. Lizitazio tipoa hilean 1550 eurokoa. Hobekuntza goraka egingo da.

 

Kopuru hauek ez dute gasturik edo eta inolako zergarik barne hartzen, beharrezkoak balira kanonari gehituko zaizkie beti ere adjudikatariaren kontu.

 


   

6. Kaudimena. kontratistaren baldintza espezifikoak.

 

I. Kaudimen ekonomiko eta tekniko edo profesionala. urriaren 30eko 30/07 Legearen 63 eta 67 art. LCSP

 

II.- Lizitatzaileak, kontratuaren exekuzioari beharrezkoak diren eta gutxienez bi pertsonako giza baliabideak eskaini eta atxikitzeko konpromezua hartuko du

 

* Beste bazuk: Ikus klausula administratiboen plegua


   

7. Esleipen eta ponderazio irizpideak.

 

* Eskeintzaren balore teknikoa, bideragarritasuna eta zerbitzuaren kalitatea hobea.- 50 punturaino

 

* Ekipamenduan inbertsio gehiagoren bitartezko hobekuntzak.- 20 punturaino.

 

* Erabiltzaileeri konbratu beharreko tarifak gutxitzea. 15 punturaino.

 

* Administrazioaren aldera eskeinitako kanon haundiagoa.- 15 punturaino.


   

8. Dokumentazioa eskuratzea eta informazioa.

 

Hustiapenaren aurreproiektua eta baldintza ekonomiko-administratibo eta teknikoen plegua (edukiera osoa, eranskinak eta proposamen eredua) udal bulegoetan eta Udal honen kontratistaren profilean aurkitu al izango du interesa duen edonork proposamenak aurkezteko azken eguna bitartean.


   

9. Eskeintzak edo partehartzeko eskaerak aurkeztea.

 

a) Aurkezteko epemuga. 2008ko irailaren 15, jendaurrerako ordutegian, 9.30etatik 13:30ak bitartean.

 

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Pleguen arabera.

 

c) Aurkezteko lekua:

 

1. Erakundea. Leintz-Gatzagako Udaleko Erregistro Orokorra

 

2. Helbidea. San Migel plaza 2

 

3. Herria eta kode postala: Leintz Gatzaga, 20530


   

10. Eskeintzak irekitzea.

 

a) Erakundea: Leintz Gatzagako Udala

 

b) Helbidea: San Migel plaza2

 

c) Herria: Leintz Gatzaga

 

d) Eguna eta ordua: Alkatetzaren ebazpen bitartez ezarriko den egun eta ordua. Aipatu Ebazpena kontratatzailearen profilean eta Udaleko iragarki taulan argitaratuko da.


   

11. Iragarkiaren gastuak.

 

Adjudikatariaren gain.


   

 

Leintz Gatzagan, 2008ko uztailaren 28an.



Logo:dmacroweb
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L.  Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1
XHTML 1.0 Balio Baliagarri WAI-AA erabilgarri