Leintz Gatzaga

 
 
Arratsaldeon. Osteguna, 2019ko irailaren 19a
KAPITANGOA



Kapitangoa da Leintz Gatzagan mantetzen den jauregirik zaharrena, XVI.mendekoa da. Aurrealdean bi armarri ditu, bata Elexaldetarrena da eta bestea Urigoenena.

Elexaldetarrenak lehoi gorakari bat eta arrano luzatua ditu.

Urigoendarrenak aldiz adierazgarri hauek ditu: gaztelu bat ageri da haitz batzuen gainean eta 3 zuhaitz ditu albo banatan. Gazteluaren almenetatik hegazti bat (*) sortzen da. Haitzen azpian almenatutako harresiz inguratutako herria dago.

Urigoendarren moduko armarriei hiztunak deritzaie eta kasu honetan Urigoen esan nahi du.



(*) AVE FÉNIX: Ave fabulosa que los antiguos creyeron que era única y renacia de sus cenizas.







Logo:dmacroweb
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L.  Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1
XHTML 1.0 Balio Baliagarri WAI-AA erabilgarri