Leintz Gatzaga

 
 
Egunon. Ostirala, 2024ko martxoaren 29a
BURDINOLAK




1542. urtean zazpi burdinola zeuden harresiaren barruan. Ikatza egiteko hiribilduko baso frankoak erabiltzen zituzten. Burdin meak ere inguruan zeuzkaten: Aramaion, Udalaitzen eta udalerri honetako Amiurdin eta Ostoron, besteak beste.

Industria honek, herrian garai benetan oparoak bizi izan zituen. Hona hemen burdinolek eduki zuten garrantziaren adierazgarri diren XVI. mendeko berba hauek: "De ellos salio todo el fierro que Su majestad hubo menester en la obra de San Lorenzo del Escorial".

Burdinola hauetan egin ziren Leintz Gatzagako, Eskoriatzako eta Zarimutzeko elizaten dorreetako erlojuak. Gaur egun, oraindik ere, Zarimutzekoa hor dugu, ikusteko moduan.

Herrian bertan ere badaukagu jarduera honen lekukorik: San Millan elizako arkupearen sarrerako burdinazko ateak esatebeterako.

Burdinolek gogor jardun zuten lanean XIX. mende bukaera aldera arte. Garai horretatik aurrera, Arrasateko "Unión Cerrajera" ko lehen langileak Leintz Gatzagako sarrailagile trebeak izan ziren.






Logo:dmacroweb
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L.  Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1
XHTML 1.0 Balio Baliagarri WAI-AA erabilgarri