Leintz Gatzaga

 
 
Egunon. Larunbata, 2024ko apirilaren 20a
KAREGINTZA



Gatzagarrek urteko egun batzuk karea egiten ematen zuten. Kare horrek hamaika erabilera zituen: etxeak kareztatzeko, lurrak ongarritzeko, errekako harearekin nahastu ostean hormak egiteko, ganaduaren gaitz batzuk sendatzeko...

Karea, ikatza legez, lan aldetik lasaiagoak ziren urte sasoietan egiten zen. Zeregin horretarako behar-beharrezkoa zen hainbat herritarren laguntza, sua zortzi egunetan itzali barik eduki behar zen-eta. Karea egosi ondoren, ondo estali behar izaten zen, karobia euritik eta hezetasunetik babeste aldera.






Logo:dmacroweb
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L.  Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1
XHTML 1.0 Balio Baliagarri WAI-AA erabilgarri