Leintz Gatzaga

 
 
Gabon. Larunbata, 2024ko apirilaren 20a
NEKAZAL ETA BASO LANETARAKO ESTALPEEN ERAIKUNTZA

 

II. ERASKINA
 
 
NEKAZAL ETA BASO LANETARAKO ESTALPEEN ERAIKUNTZA
 
XEDAPEN PARTIKULARRAK
 
 
1go artikulua.- Kontzeptua.
 
Nekazal eta baso lanetarako estalpetzat jotzen da nekazaritza eta basozaintza lanetarako behin-behineko osagarri izaerako eraikuntza txikia, lanabes eta nekazal tresneria, traktorea, makineria osagarria nekazal eta baso produktuak jasotzeko erabiltzen dena, 75 m2 baino gehiago izango ez duen azalera erabilgarriarekin.
 
2. artikulua.- Erabilera.
 
Hauexek izango dira estalpeen erabilerak:
 
-          Traktorea eta nekazal makineria osagarrirako garajea.
-          Nekazal eta baso lanetarako lanabes eta tresneria
-          Nekazal eta basoko produktuak biltzea
 
Espresuki debekatuta dago sukaldea, komunak eta etxebizitzari dagozkion beste zerbitzu batzuk instalatzea, eta animaliak gordetzea.
 
 
3. artikulua.- Gutxieneko lur-zatia.
 
Lur-zatiaren gutxieneko azalera 5.000 m2.koa izango da.
 
 
4. artikulua.- Gutxieneko tarteak.
 
a)       Mugakideekiko tartea 5 m.koa izango da gutxienez.
b)      Bideekiko tartea 5 m.koa izango da gutxienez.
c)       Errepideekiko tartea Errepideen Erregelamenduak arautzen du.
d)      Beste edifikazio batzuekiko tartea 50 m.koa izango da gutxienez.
 
 
5. artikulua.- Eraikitzeko baldintzak.
 
a)       Teilatu-hegalaren gehienezko altuera 2,5 m.
b)      Gehienezko altuera 3 m., lursaileko ezein puntu eta estalkiaren kanpoaldeago dagoen elementuaren artean.
c)       Teilatu-hegalaren gehieneko zabalera: 0,35 m.
d)      Oin karratu edo errektangeluarra bi isurialdetako estalkiarekin, gehienez ere %35eko aldaparekin.
Eustormei erantsita eraiki beharreko edifikazioetan, oin errektangeluarra: alde handia hormarekiko paraleloa, eta aldapa hormarekiko perpendikularra.
e)      Fatxadetako materiala: Harlandua edo talotxaturiko zarpiatua zuriz pintatua, hazta-erdiko adreiluzko altxamendua, pareta edo hormigoizko blokearen gainean.
f)        Estalkiaren materiala: Kolore gorriko zeramikazko teila arabiar kurboa.
g)      Kanpoaldeko zurajea: Kolore naturalean bernizaturiko zura edo kolore ilunetako pintura.
h)      Babes burdinesiak metalezkoak eta kolore beltzen margotuak izango dira.
i)         Ez da barruko zatiketarik baimenduko.
 
6. artikulua.- Ur bidoiak edo depositua.
 
800 l.ko ur depositua instalatzea edo 200 l.ko 3 bidoi jartzea baimenduko da gehienez lur-zati bakoitzeko.
 
7. artikulua.- Landaketak.
 
Edozein espezie autoktonotako lau zuhaitz landatzeko derrigortasuna (fatxada bakoitzeko bat). Landaketa edifikazioaren inguruan burutuko da, ikusmenezko eragina murriztearren.





Logo:dmacroweb
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L.  Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1
XHTML 1.0 Balio Baliagarri WAI-AA erabilgarri