Leintz Gatzaga

 
 
Arratsaldeon. Osteguna, 2022ko abuztuaren 11
ABEREAK GORDETZEKO ESTALPEEN ERAIKUNTZA

 

III. ERASKINA
 
ABEREAK GORDETZEKO ESTALPEEN ERAIKUNTZA
 
 
XEDAPEN PARTIKULARRAK
 
 
1go artikulua.- Kontzeptua
 
Abereak gordetzeko estalpetzat jotzen da behin-behineko osagarri izaerako eraikuntza txikia, abereen gordeleku gisa erabiltzen dena, 75 m2 baino gehiago izango ez duen azalera erabilgarriarekin.
 
2. artikulua.- Erabilera.
 
Estalpeen erabilera esklusiboa abereen gordeleku izatea da, eta espresuki debekatuta dago sukaldea, komunak eta etxebizitzari dagozkion beste zerbitzu batzuk instalatzea, eta ibilgailuak gordetzea.
 
3. artikulua. Gutxieneko lur-zatia.
 
Lur-zatiaren gutxieneko azalera 5.000 m2koa izango da.
 
 
4. artikulua.- Gutxieneko tarteak.
 
a)       Mugakideekiko tartea 5 m.koa izango da gutxienez.
b)      Bideekiko tartea 5 m.koa izango da gutxienez.
c)       Errepideekiko tartea Errepideen Erregelamenduak arautzen du.
d)      Beste edifikazio batzuekiko tartea 100 m.koa izango da gutxienez.
 
5. artikulua.- Eraikitzeko baldintzak.
 
a)       Teilatu-hegalaren gehienezko altuera 2,5 m.
b)      Gehienezko altuera 3 m., lursaileko ezein puntu eta estalkiaren kanpo-aldeago dagoen elementuaren artean.
c)       Teilatu-hegalaren gehieneko zabalera: 0,35 m.
d)      Oin karratu edo errektangeluarra bi isurialdetako estalkiarekin, gehienez ere %35 eko aldaparekin.
e)      Egitura zurezkoa izango da
f)        Fatxadak: hauetako hiru itxi ahal izango dira soilik, eta horretarako kolore ilunez margotuko den zurezko olaza erabiliko da.
g)      Estalkiaren materiala: Kolore gorriko zeramikazko teila arabiar kurboa
 
6. artikulua.- Ur bidoiak edo depositua
 
800 l.ko ur depositua instalatzea edo 200 l.ko 3 bidoi jartzea baimenduko da gehienez lur-zati bakoitzeko.
7. artikulua.- Landaketak
 
Edozein espezie autoktonotako lau zuhaitz landatzeko derrigortasuna (fatxada bakoitzeko bat). Landaketa edifikazioaren inguruan burutuko da, begi-inpaktua murriztearren.





Logo:dmacroweb
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L.  Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1
XHTML 1.0 Balio Baliagarri WAI-AA erabilgarri