Leintz Gatzaga

 
 
Egunon. Asteartea, 2024ko apirilaren 23a
AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA

 

Bideberri Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak antolatuta, Autodefentsa Feminista Tailerra burutuko da, azaroaren 16an, larunbata, Leintz Gatzagako Kultur Etxean.
 
Tailerra dohakoa izango da eta goizeko 9:30etatik 13:30etara bitartean eskainiko da. Bertan parte hartu nahi duenak udaletxera gerturatuta eman dezake izena edo 943714746 telefono zenbakira deituta.
 
Emagin Elkarteak dinamizatuko duen tailerrak, honako helburu hauek ditu: eraso mota ezberdinak identifikatzea, autodefentsaz aritu eta erasoei aurre egiteko estrategiak lantzea, indarkeriaren inguruko bizipenak partekatzea, elkar entzun eta beldur eta emozio ezberdiniei buruz hitz egitea.
 
Gizarte Zerbitzuak, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko egunaren baitan (azaroak 25) antolatu duen tailerrean parte hartzera animatu nahi ditu Gatzagako emakumeak.
 








Logo:dmacroweb
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L.  Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1
XHTML 1.0 Balio Baliagarri WAI-AA erabilgarri