Leintz Gatzaga

 
 
Gabon. Osteguna, 2024ko apirilaren 25a
ZERGA ARLOAN EPEMUGAK ZABALTZEA ETA MALGUTZEA

Covid-19ak eragindako aparteko egoerak zailtasuna ekarri diezaiekelako zergadunei, Leintz Gatzagako udalak zerga arloan epemugak zabaltzea eta malgutzea erabaki du, horrenbestez,  zerga hauek likidatzeko eta ordaintzeko epeak aldatu dira:

Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga: zerga ordaintzea helbideratu gabe dutenentzat, borondatezko aldia 2020-07-30 artekoa izango da. 

Ondasun Higiezinen Zerga: borondatezko aldian 2020-08-01etik 2020-09-15era 

Jarduera Ekonomikoen Zerga: urrian kobratzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Plusbaliak: 2020ko martxoaren 14a baino lehenago likidatutako aitorpenak eta ordaintzeko epe barruan daudenak, 2020-7-30eko data izango dute ordainketa egiteko. 2020ko martxoaren 14a ondoren egindako likidazioek baita ere 2020-7-30eko epea izango dute ordainketa egiteko.  

Eraikuntza, Instalazio eta Obren zerga: 2020ko martxoaren 14a baino lehenago likidatutako aitorpenak eta ordaintzeko epe barruan daudenak, 2020-7-30eko data izango dute ordainketa egiteko. 2020ko martxoaren 14a ondoren egindako likidazioek baita ere 2020-7-30eko epea izango dute ordainketa egiteko

Egur tasak, egur aprobetxamendu eta pastizaletan Tasak: Likidatuta dauden tasa guztiak 2020ko uztailaren 30 arteko epea izango dute ordainketa egiteko.

Era berean:

Udalaren jabetzakoak diren eta alokatuta dituen jarduera ekonomikoetarako erabiltzen diren lokalen kasuan, ez da alokairurik kobratuko egoera honek dirauen bitartean. 

 









Logo:dmacroweb
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L.  Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1
XHTML 1.0 Balio Baliagarri WAI-AA erabilgarri