Leintz Gatzaga

 
 
Gabon. Osteguna, 2024ko apirilaren 25a
2021EKO TRAKZIO MEKANIKOKO IBILIGAILUEN GAINEKO ZERGAREN ORDAINKETA EPEA ZABALIK

 

2021ko otsailaren 26an Alkatetzaren Dekretuz 2.021. urteko Trakzio Mekanikoko ibilgailuen gaineko Zergaren errolda onartu da eta Kontuhartzailetzan erakusgai egongo da 30 eguneko epean.

Epe horretan, errolda horren aurka errekurtsoak eta alegazioak tartejarri ahal izango dira.

Halaber, ordaintzeko borondatezko epealdia 2021ko martxoaren 1an hasiko da eta 2021ko apirilaren 30an bukatuko da.

 

Ordaintzeko lekuak eta moduak:

*Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira

*Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidearen bitartez ordaindu ahal izango dira.

Borondatezko ordainketa epea amaitzean, ordainketa exekutiboari ekingo zaio, gainkarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituz









Logo:dmacroweb
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L.  Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1
XHTML 1.0 Balio Baliagarri WAI-AA erabilgarri