Leintz Gatzaga

 
 
Gabon. Asteazkena, 2024ko maiatzaren 8a
SAN MILLIXANAK - ARTISAU AZOKA

Kaixo,

Azaroaren 12an (igandea) San Millixanak ospatuko ditugu. 

Aukera ugari izango dira bertan:

Euskal Herriko bazter anitzetatik etorritako artisauen produktuak: poltsak, bitxiak, artea kamisetetan, egurrezko jostailuak, ... Tailer herrikoia: Egur zatietan izena edo testu labur bat pirografiatzea, 6 urtetik gorako pertsonentzat.  Herriko bisita gidatuak doan:  12:30 - Euskaraz 13:00- Gazteleraz 13:30- Umeentzat Jatekoak ere ez dira faltako:  Sorginek talo postua jarriko dute. Gurel guraso elkartearen postua.  Ezti artisaua egongo da salmentan, ogia eta pastelak baita.  Bertan erretako nafarroako piparrak ere izango dira salgai.

Autobusean gerturatzeko deia egiten dugu:

Lehenengoa 9:30etan irtengo da Aretxabaletatik (Nafarroa kalea)  Ondoren, etengabe egongo da Eskoriatzatik Leintz Gatzagara bidaian, 15:00ak arte. (Bertan ordutegien taula- Eskaripekoa orduetan ere pasatuko da, eskaera egin beharrik gabe). 

Ondo pasa!

 

 

 

 





  informacion  Erantsitako fitxategiak:

    Autobusen ordutegia archivos603a.pdf (PDF) [86Kbs.]






Logo:dmacroweb
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L.  Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1
XHTML 1.0 Balio Baliagarri WAI-AA erabilgarri