Leintz Gatzaga

 
 
Arratsaldeon. Ostirala, 2024ko martxoaren 29a
DORLETAKO SANTUTEGIA




 

Dorletako Amaren Santutegia edo Gazteluko Andre Mariaren eliza.

Dorletako Andre Mariaren Santutegia, ur gaziko iturriaren inguruan garatutako bizimodua eta ekonomia babesteko erromatarrek eraikitako gazteluaren ondarretatik sortutakoa da. 1331. urtean hiribildua sortu zenean Santutegiak parrokia izaera galdu zuen, hiribilduan sortutako San Millan elizak hartu bait zuen haren lekua. Santiago bideko erromesen ostatu eta Erret bidetik Gaztela eta Frantziara zihoazenen ostatu bihurtu zen. Ospederiaren arduradunak bertako beatak izan ziren.
Garai batean, donazio ugari jaso zituen Santutegiak eta laguntza hauei esker berriztapen asko egin ziren. Donazio hauen artean El Greco-ren kuadro bat zegon, gaur egun Obispaduan aurkitzen da.

Gaur egun duen itxura XVII.mendekoa da. Hala eta guztiz, ertarokoak diren erliebeak gordetzen ditu. Urteetan zehar egindako aldaketen ondorioz, estilo ezberdinen nahasketa bat da.

Egungo imajina hasierakoa ez bada ere, XIII eta XIV mendeetako taila polikromatua da eta Ama eta Semea elkarri begira ageri ditu.

Dorletako Santutegiko mezak maiatzetik iraileko azken iganderarte izaten dira, igandero 12.30tan. (Uztaileko lehenengo igandean ezik, egun hortan San Martin baselizan izaten da.)






Logo:dmacroweb
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L.  Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1
XHTML 1.0 Balio Baliagarri WAI-AA erabilgarri