Berriak
Atzealdea DEBAGOIENA EHUNTZEN
2025·06·06
DEBAGOIENA EHUNTZEN
Bakardadeei aurre egiteko proiektua
Inoiz bakarrik sentitu al zara? Gaur egun harremantzeko moduan aldaketa sakona bizi dugu, eta bakardadea osasunaren eta ongizatearen erronka nagusietako bat bihurtu da.
Debagoineko eskualdean, bakardadeei aurre egiteko proiektu bat jarri dugu martxan eta horretarako...
Zure iritzia entzun nahi dugu
Lehen urrats moduan, inkesta anonimo bat prestatu dugu, gure eskualdean bakardadea nola bizi eta sentitzen dugun ezagutzeko.
Zure parte-hartzea funtsezkoa da: benetako beharrak identifikatzen eta gure komunitateak sentitzen eta behar duenarekin konektatuta egongo diren proposamenak diseinatzen lagunduko digu.
Bi modutan har dezakezu parte:
Online, hasierako orrian aurkituko duzun QR kodea eskaneatuz.
Paperean, hurrengo lekuren batean galdetegia jasoz eta entregatuz:
- Udaletxea
- Jubilatuen elkartea