Alkatearen agurra

Alkatearen agurra

 

2023ko ekainaren 27an hartu genuen 2023-2027ko agintaldiko lekukoa, Gatzagak merezi duen bezala harengatik lan egiteko konpromisoa.

Udala osatzen dugun denok, ilusio handiz begiratzen diogu gure herriaren etorkizunari, eta borondatea eta herritarrekin lankidetza izango da gure etengabeko lanaren oinarri.

Herrigintza eta auzolana izan da betidanik Gatzagan ardatz eta komunikazio gardena ezinbesteko da elkarlanean aurrera egiteko. Webgune hau ere komunikazio horretan laguntzeko tresna bat izango delakoan gaude.

Herritar denon ahotsa entzun eta zuen beharrei erantzuteko lan egin nahi dugu eta iradokizun edo proposamenak jasotzeko zabalik dituzue Udaletxeko ateak.

Gure Herri Txikiko pertsona txiki askok batera, asko ein geikelako!

Dorleta Elkorobarrutia Pagoaga
Leintz Gatzagako alkatea