Herriko jaiak
Herriko jaiak
Leintz Gatzagako jaiak irailaren 8an izaten dira, Dorletako Amaren eguna, txirrindularien zaindaria. Azaroaren 13an aldiz, San Millan eguna ospatzen da, herriko parrokia San Millani eskainia dago eta. San Millan egunetik gertuen dagoen igandean urteko artisau feria antolatzen da, sanmilixanak.
Baserri auzoek ere beren jaiak ospatzen dituzte, esatebaterako Goierri auzoan uztailaren lehenengo igandean San Martin eguna ospatzen da bertako baselizaren inguruan erromeria eginaz.
Gabonetan ere izaten da ospakizunik, gatzagarrak atez ate olentzero eskean ibiltzen dira.
Herriari nortasuna ematen dion gatzak merezi duen omenaldia egiteko ospatzen da Gatzaren Eguna maiatzean, Debagoieneko Mankomunitateak eta Leintz Gatzagako Udalak antolatuta. Bertan, Debagoieneko produktuak aurkitzeaz gain, musikarekin, dantzarekin eta euskal kulturarekin zerikusia duten ekintza eta erakustaldiak aurkituko dituzu; dena 0km.