LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

Arkeologi lanak

Aurrehistoriako garaietatik izan dira inguru hauetan gizakiaren bizi arrastoak. Elgeako inguruetan burdin aroko dolmen eta tumuluak mantentzen dira oraindik.

Elgeako mendilepoan, GRaren seinaleak jarraituz Elgea I deituriko dolmena dago bide ertzeko zuhaitz artean. 1918an J.M. Barandiaranek aurkitutakoa da. Dolmen hau, neolitiko-brontze garaikoa da. 8m-ko diametroa eta 0´60 m-tako altuera duen tumulu zirkularra da. Aurkitua izan zenean, gaur egun desagerturik dauden ganbarako 2 harlauza zituen.

Aitzorrotz da aurkikuntza arkeologikoen beste eredu bat. Ertaroarekin erlazionatutako hainbat material aurkitu ziren ( gezi puntak, zeramika zatiak, iltzeak, txanponak, ....). Desagertutako Ertaroko gazteluaren plazan Santa Kruz ermita dago. Maiatzaren lehenengo igandean erromeria ospatzen da.

Honetaz gain, gatz museoan egindako indusketa batean , erromatar zeramika zati batzuk aurkitu ziren, terra sigillata deitua. Zeramika zati hauek, gurpiltxoz inprimatutako bi xingola paraleloko dekorazioa daukate. Ontzi hemisferiko bati dagokiela dirudi, ontzi mota hauek, behe inperio garaiko aztarnategietan ohikoak dira. Bere kronologiari dagokionez sigillata zeramikak K.o. IV mendean du bere hastapena eta V.mendean bere osperik handiena .