LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA

AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA (2. zatia)

 Bideberri Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak antolatuta Autodefentsa Feminista Tailerraren 2. zatia burutuko da azaroaren 29an, larunbata, Leintz Gatzagako Kultur Etxean.

Tailerra dohakoa izango da eta goizeko 9:30etatik 13:30etara bitartean eskainiko da. Bertan parte hartu nahi duenak udaletxean eman dezake izena edo 943 71 47 46 telefono zenbakira deituta.

 Emagin Elkarteak dinamizatuko duen tailer praktiko honetan iazko tailerraren kokapen txiki bat egingo da partehartzaile guztiak oinarri berdinetik abiatzeko eta ondoren, espazio bitala eta limiteak jartzen jakiteko ariketak egingo dira jarrera landuz, atal fisikoaren elementuak, emozioak eta maitasun erromantikoa landuko dira eta amaitzeko, gorputza, autoestima eta elkartasuna lantzeko dinamikak egingo dira.

Gizarte Zerbitzuak, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko egunaren baitan (azaroak 25) antolatu duen tailerrean parte hartzera animatu nahi ditu Gatzagako emakumeak.