LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

DEBAGARAIA- LAN DEIALDIA

ORTULAGUNTZA zerbitzurako lan-deialdia
Debagoiena eskualdean martxan jarriko den ORTULAGUNTZA zerbitzurako lan-deialdia.
Baratzegintza profesionalean ari diren ekoizle txikiak lagundu, hauetan erreleboa
bermatu eta proiektu berrien sorrera sustatzea helburua duen laguntza-sistema
martxan jarriko da.
 
EZINBESTEKO BALDINTZAK:
- Baratzegintzan lan-esperientzia izatea*
- B-motako gida-baimena eta ibilgailuaren disponibilitatea*
 
HONAKO HAUEK BALORATUKO DIRA:
• Nekazaritza arloko formakuntza.
• Baratzegintza agroekologikoan formakuntza.
• Baratzegintza agroekologikoan esperientzia izatea.
• Baratzegintzak bailaran duen egoeraren inguruko ezagutza izatea.
• Produktu fitosanitarioen aplikatzaile txartela izatea.
• Lehen sektoreak duen balio estrategikoarekin kontzientzientzia izatea.
• Euskal hiztuna izatea.
• Harremanetarako gaitasuna, proiektu kolektiboen kudeaketan eta taldedinamizazioan
esperientzia izatea.
• Goiz eta arratsaldez lan egiteko disponibilitatea.
*Esperientzia eta formazioa baloratzeko, behar diren agirien bidez egiaztatuko dira.
 
ESKAINTZEN DA:
LAN ALDI OSOKO KONTRATUA.
 
LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK ETA EGINKIZUNAK.
• Eskualdeko baratzezaintza proiektuetan ortuko lanetan aritzea: eskuzko lanak:
otarrak eta eskariak prestatu, mantenu lanak, makineriaren erabilera...
• Bailarako nekazarien arteko saretzea bultzatzea, erosketa kolektiboen
koordinazioan adibidez.
• Onuradunen beharrak identifikatzea, eta zerbitzuaren koordinazio eta
dinamizazio lan-taldean parte-hartzea.
 
KURRICULUMNA BIDALTZEKO EPEA: abenduak 15erarte.
DEBA GARAIA Elkartea, Urteaga kalea, 21, 20570 BERGARA
debagaraia@debagaraia.eus



    Erantsitako fitxategiak:
 
LAN ESKAINTZA PDF [276Kbs.]