LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

2020KO 2. SEIHILABETEKO ZABOR BILKETA, GARRAIO ETA TRATAMENDU ZERBITZUAREN TASAREN ORDAINKETA EPEA ZABALIK

2020ko ekainaren 26an Alkatetzaren Dekretuz 2020ko 2. seihileko zabor bilketa, garraio eta tratamendu tasaren errolda onartu da eta Kontuhartzailetzan erakusgai egongo da 30 eguneko epean.

Epe horretan, errolda horren aurka errekurtsoak eta alegazioak tartejarri ahal izango dira.

Halaber, ordaintzeko borondatezko epealdia 2020-07-01an hasiko da eta 2020-08-31an bukatuko da. Ordaintzeko lekuak eta moduak:

*Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira

*Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidearen bitartez ordaindu ahal izango dira.

Borondatezko ordainketa epea amaitzean, ordainketa exekutiboari ekingo zaio, gainkarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituz