LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
disminuir fuente ampliar fuente

ESKOLA BIZIA HERRI BIZIA

 

Gure herriak, txikia izanik ere, bere nortasuna dauka.
Txikitasunean haundi da LeintzGatzaga
Eskola da herria bizirik mantentzen duena.
Eskola da herriari arnasa ematen diona.
Eta txikia izanagatik ere, herri baten ardatza izan liteke.
Horregatik dira garrantzitsuak Eskola Txikiak.
Herria ezin da eskolarik gabe ulertu: umeek ematen diote bizia, eta umeek eskola behar dute.
Eskola txikiak herri txikietako bihotza dira.
Horrelako ekintzak batasunean eta elkarlanean ateratzen dira aurrera: gurasoak, irakaslegoa, hezkuntza komunitate osoa, erakunde ezberdinak, Udala, eta, nola ez,herritar guztiak.
Denok sinetsi behar dugu proiektu honetan, eta aurrera eraman ahal izateko denok gara beharrezkoak.
Eskolaren alde lan egitea, herriaren alde lan egitea da.