LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
disminuir fuente ampliar fuente

GATZ MUSEORAKO LAN POLTSA OSATZEKO DEIALDIA

 

GATZ MUSEOKO BISITA GIDATUAK ETA BESTE LAN BATZUETARAKO LAN POLTSA OSATZEKO DEIALDIA. LAN POLTSAREN IRAUPENA: 2 URTE.
 
BETE BEHARREKOAK:
 
  • ADINEZ NAGUSI IZATEA.
  • UDALAREKIN INONGO ZORRIK EZ IZATEA.
  • EUSKARA AHOZ ETA IDATZIZ MENPERATZEA.
  • LANBIDE HEZIKETA EDO UNIBERTSITATEKO GRADUA.
  • EZARRI DAITEZKEEN PROBAK GAINDITZEA.
    • BALIZKO IDATZIZKO PROBA.
    • BALIZKO PROBA PRAKTIKOA.
 
BALORATUKO DA:
 
  • ANTZEKO LANETAN EDO TURISMO ALORREAN LAN ESPERIENTZIA IZATEA. DOKUMENTUEN BIDEZ (BIZITZA LABORALA) EGIAZTATU BEHARKO DA. 3 HILABETEKO ESPERIENTZIA JUSTIFIKATUA ANTZEKO JARDUNETAN 3 PUNTU; 6 HILABETEKO ESPERIENTZIA JUSTIFIKATUA ANTZEKO JARDUNETAN 6 PUNTU; 12 HILABETEKO ESPERIENTZIA JUSTIFIKATUA ANTZEKO JARDUNETAN 9 PUNTU; 18 HILABETE EDO GEHIAGOKO ESPERIENTZIA ANTZEKO JARDUNETAN 12 PUNTU.
  • TURISMO ARLOKO IKASKETAK IZATEA. UNIBERTSITATEKO GRADUA 10 PUNTU; BESTE IKASKETA, KURSILLO ETA MODULUAK, PUNTU BAT BAKOITZEKO.
  • LEINTZ GATZAGAN 2 URTE BAINO GUTXIAGOKO EPEAN ERROLDATUTA EGOTEAGATIK 3 PUNTU; LEINTZ GATZAGAN 2 URTE BAINO GEHIAGO ERROLDATUTA EGOTEAGATIK 6 PUNTU; DEBAGOIENAKO HERRIREN BATEAN ERROLDATUA EGOTEA 1 PUNTU; BESTE HERRIETAN 0 PUNTU.
  • EUSKARA MAILA: PL-2, 2 PUNTU; PL-3, 4 PUNTU.
  • INGELESA ETA FRANTSESA, MAILA GORENA 4 PUNTU; BESTE MAILAK 2 PUNTU.
  • B-1 MOTAKO GIDA BAIMENA ETA KOTXE PROPIOA IZATEA, 4 PUNTU.
  • SARE SOZIALAK ETA TEKNOLOGIA BERRIAK MENPERATZEA.
  • EZ DA BALORATUKO ESKAERAREKIN BATERA ALEGATZEN ETA DOKUMENTUEKIN EGIAZTATZEN EZ DEN INOLAKO IRIZPIDERIK.
 
EGITEKOAK:
 
  • MUSEOKO BISITA GIDATUAK EGITEA.
  • MUSEOKO DENDA/HARRERA LANAK.
  • GATZA PRODUZITZEA.
  • SARE SOZIALEN KUDEAKETA (FACEBOOK ETA TWITTER).
  • AZOKAK ETA PROMOZIO EKINTZAK, GATZAREN EGUNA, ETAB.
 
IZEN EMATEA:
 
  • NON: LEINTZ GATZAGAKO UDALEAN (BULEGO LANORDUETAN).
  • IZEN EMATEA EGITEKO AZKEN EGUNA: 2018KO MAIATZAREN 25a.
  • INFORMAZIO GEHIAGO: LEINTZ GATZAGAKO UDALA, Tel: 943714746.

-