LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
disminuir fuente ampliar fuente

EPAIMAHAIKO HAUTAGAIENTZAKO ERROLDAREN ZERRENDA ERAKUSGAI

Epaimahai-Auzitegiaren 5/1995 Lege Organikoaren 13.2 art.-n ezarritakoa betez, Leintz Gatzagako udalarriari dagokion indarreko hautesle-erroldaren zerrenda jendaurrean jartzen da irailaren 24 arte.

Zerrendak, 2020ko irailaren 16an, 18 urte edo gehiago dituzten hautesleak jasotzen ditu, aldez aurretik kendu direlarik bozketa aktiboaren eskubidea burutzeko ezgaitasuna edo inhabilitazioa jaso dutenak.

Zozketa jendaurreko bilkuran burutuko da Atotxako Justizia Jauregiko epaiketa aretoan irailaren 25ean goizeko 10etan. Zozketa egin eta hurrengo zazpi egunetan, edozein hauteslek egin ahal izango du entzutegi Probintzialaren aurrean zozketa ekintzaren aurkako erreklamazioa. Hala balitz, Entzutegiak urriaren 15a baino lehen ebatziko du zozketa berriz egiten den ala ez.